Hasiera

2022-3-11

Udalekuen izen ematea zabalik


Pandemiaren ondorioz izan dugun bi urteko etenaldiaren ondoren, bueltan dira uztaileko Udaleku Ibiltariak eta lehengo urtekoari jarraipena emanez, Udaleku Irekiak Herriko Elkarteekin ere egingo ditugu abuztuan.

Maiatzaren 13ra arte egongo da izena emateko aukera, baina plazak mugatuak izango dira... ez lo hartu!

 

2022-2-15

"EuskaraAriDu - Merkataritzan eta Ostalaritzan" kanpaina


Herriko komertzio guztietan euskara bermatuta egotea gure eskubide bat dela ulertzen dugu, eta horretarako, establezimenduek dituzten beharrak identifikatu eta baliabide zein aholkularitza laguntza eman nahi diegu.

Lagundu komertzioak euskalduntzen: Idazlagunen txokoa

Badator Euskaraldiaren hirugarren edizioa, festa handi batekin hasi dugu


Irati Sarasuak gidatuta, gaur 19:00etan izango da aurkezpena. Saioa girotzeko, Kilimak taldea eta Asier Kidam magoa ere izango dira bertan.

Gainera, sagardo kupela bat ere izango da alboan, Larre-Gaineko sagardoarekin festa girotzeko asmoz.

2022-4-28

Udalekuen izen ematea zabalik


Pandemiaren ondorioz izan dugun bi urteko etenaldiaren ondoren, bueltan dira uztaileko Udaleku Ibiltariak eta lehengo urtekoari jarraipena emanez, Udaleku Irekiak Herriko Elkarteekin ere egingo ditugu abuztuan.

Maiatzaren 13ra arte egongo da izena emateko aukera, baina plazak mugatuak izango dira... ez lo hartu!

 

2022-3-11

Bueltan da BOTA BERTSOA! sagardotegietan


Lehiaketa martxan egongo da martxoaren 27ra arte, «Berriro itzuliko balitz...» gaiarekin.

Urtero bezala, bakoitzak nahi duen doinuan eta neurrian bota dezake bertsoa. Sagardotegietako kaxetan utziaz edo email bidez bidalita bertso idatziak.

2022-3-1

Euskara lantzeko tailerrak gurasoentzat


Euskeraz ez dakiten helduentzako tailerrak antolatu ditugu, haurrekin eta ipuinen laguntzarekin euskara ikasteko.

Hilabeteko larunbat batean egingo dira tailerrak, goizeko 11:00etatik 12:00etara bitartean.

Martxoaren 9ra arte dago aukera tailerretan izena emateko.

2022-2-23

"EuskaraAriDu - Merkataritzan eta Ostalaritzan" kanpaina


Herriko komertzio guztietan euskara bermatuta egotea gure eskubide bat dela ulertzen dugu, eta horretarako, establezimenduek dituzten beharrak identifikatu eta baliabide zein aholkularitza laguntza eman nahi diegu.

Lagundu komertzioak euskalduntzen: Idazlagunen txokoa

2022-2-15

Neguko oporrak Doberarekin


Negu hauetan Doberarekin ez da aspertzeko aukerarik izango.

Bi ekimen ezberdin aukeran, Negulekuak eta Oporrak familian eta euskaraz. Lehenengoa goizero (9:00-13:30), eta bigarrena, tarteka familian egiteko ekintzak ezberdinak.

2021-12-2

Ospatuko al dugu Gau Beltza Hernanin?


Gau Beltza edo Arimen Gaua urriaren 31ren bueltan ospatzen da Euskal Herrian.

Ohitura zaharrak berreskuratuz, jaia berrasmatzen hasiak dira herri askotan, eta guk ere horren alde egin nahi dugu.

Ospatuko al dugu Gau Beltza Hernanin?

2021-10-25

Mintzalagunak kanpaina


Ikasturte hasierarekin batera, martxan da Dobera Euskara Elkarteak antolatzen duen Mintzalaguna egitasmoa.

Talde txikietan euskeraz mintzapraktika egiteko egitasmoa da, astean behin elkartuta.

Izena emateko, gure kontaktuen bidez!

2021-10-16

Orriak

123456hurrengoa ›azkena »